viernes, 17 de diciembre de 2010

AURKEZPENA:Tutoretza eta orientabideak.

Kaixo Lagunak !!!!
Azken gai honetan tutoretza eta orientabideak gaiak jorratuko ditugu, horretarako, irudiz beteriko mapa kontzeptual batez, tutoretzak posible izateko hainbat kasuz eta horietako kasu bat hornitzeaz baliatu gara. Aipatutako mindomoak informazio gisa balioko dizue, bertan hainbat puntu aztertu ditugulako bai tutoretza bai orientabideei dagokionez. Kasu ezberdinei dagokionez, hainbat egoera planteatu ditugu tutoretza bat egoteko, benetan interasgarria egingo zaizuela  kausa oso originalak ikusiko dituzuelako. Azkenik, hornitutako kasu bat egin dugu non horietako tutoretza baten nondik norakoa aztertzen den. Ez dugu gaiari buruzko pistarik emango irakur dezazuen.
Bukatzeko, komentatzea errubrikak mapa kontzeptualaren atalean kokatzen direla eta notak bebai dagokion errubrikaren azpian daudela.
Espero dugu azken gai hau laguntzazkoa  izatea eta edonoiz dudarenbat baduzue gogoratu gurekin kontaktuan jartzeko aukera daukazuela:
 ikeraitoraitzol@gmail.com
Mila esker prestatutako arretagatik eta hurrengo arte !!!

MAPA KONTZEPTUALA, ERRUBRIKAK ETA EBALUAZIOA: Tutoretza eta orientabideak.

Hona hemen gure mapa kontzeptuala, non bi eskema aurkituko dituzun. Gainera gure lana ebaluatzeko errubrika ikusi ditzakezu


- ESKEMAREN ERRUBRIKA

NOTA:10

Koherentzia: 10

Edukiak: 10

Formatoa:10

- TUTORETZARAKO KASU DESBERDINAK

Nota : 9,3

Kuantitatiboa: 10

Kualitatiboa: 8

Pertsonaiak: 10 

-TUTORETZA BATEN PLANTEAMENDUA


NOTA:9,3

Helburua: 10

Pertsonaiak: 10

Tutoretzaren planteamendua:8

TUTORETZARAKO KASU EZBERDINAK: Tutoretza eta orientabideak.

1-Neguan gaude eta patioan ikasleen artean elurrezko bolak botatzen ari dira, bat batean ikasle batek esku artean duen  harria  elurrez estaltzea eta botatzea erabakitzen du eta begia  kaltetzen dio bere ikaskideari. Honela, irakasleak ikasle bion arteko tutoretza plantatuko du zer gertau den jakiteko eta egin beharekoak egiteko.Helburua honetan ikaslea bhere jokabidea egokia izan ez dela erakustea da.Kasu honetako pertsonaiak harria bota duen ikaslea eta irakaslea dira.

2-Lehen hezkuntzako klase batean gaude eta ikasle batek klasera dortoka bat eramatea erabakitzen du, baina dortokak ez du aste bat ere ez irauten. Beraz, irakasleak tutoria bat antolatzen du klase osoarekin dortoka agertzeko. Bertan azalduko du hobe dela dortoka azaltzea arazorik ez edukiteko. Helburua da ikasleak ikusi behar duela dortoka guztiona dela eta ezin duela berarena ez den gauza bat etxera eraman. Kasu honetako pertsonaiak dortoka lapurtu duen ikaslea eta irakaslea dira.

3-Lehen hezkuntzako klase batean ikasle bat bere ikaskideak erasotzen ditu egunero, klaseko abusoia da eta beste ikaskideak kexatzen dira. Beraz, irakasleak ikasle honekin tutoria bat antolatzen du egoera eta jarrera alda dadin.  Honela,  irakasleak ikasle honekin tutoria bat antolatzen du egoera alda dadin. Egoera horrela jarraituz gero eta jokabidea zuzentzen ez badu, guarasoekin batera beste tutoria bat antolatuko duelarik. Helburua kasu honetan, abusoiaren potaera aldatzea da, eta irakatsi beharko zaio ez dela zertan jendea jo edo zirikatu behar. Pertsonainak, kasu honetan irakaslea, eta klaseko abusoiaz aparte, klasekideak dira, eta egoera txarrerago badoa, gurasoak ere sartuko dira.

4-Lehen hezkuntzako klase batean ikasle bat bere ikaskideei Bulling-a egiten die egunero, beraz klaseko ikaskideak kexatzen dira. Honela,  irakasleak ikasle honekin tutoria bat antolatzen du egoera alda dadin. Egoera horrela jarraituz gero eta jokabidea zuzentzen ez badu, guarasoekin batera beste tutoria bat antolatuko duelarik.Helburua, lehen bezala, bulling egiten duen ikaslearen portaera aldatzea izango litzateke. Pertsonaiak bulling egiten duena, irakaslea, klasekideak eta gurasoak dira.

5-Irakasle batek bere klasean kurtsoko ikaslerik onena dauka, jarrera aldetik eta nota aldetik emaitza onenak lortu dituen ikaslea, alegia. Hortaz, berarekin tutoria bat izango du bere jarrera zoriontzeko eta eskertzeko asmoz.Helburua tutoria honetan ikaslea gehiago motibatzeko eta gauzak ondo egiten ari dituelako esateko da. Pertsonaiak ikaslea eta irakaslea dira.
 
6-Irakasle batek bere klasean kurtsoko ikaslerik onena dauka, jarrera aldetik eta nota aldetik emaitza onenak lortu dituen ikaslea, alegia. Hortaz, bere gurasoekin tutoria bat izango du bere jarrera zoriontzeko (semearekin egindako lanagatik) eta eskertzeko asmoz. Helburua, gurasoei azaltzea exean egindako lana ona dela eta umea motibatzen jarraitu behar dutela. pertsonaiak irakaslea, gurasoak eta ikaslea dira.

7-Derrigorrezko hezkuntzako klase batean gaudela ikasle baten mugikorraren soinua entzuten da edo lagun batekin hizketan dabil klasean dagoen bitartean. Irakasleak harrapatzen badu berarekin lehenengo eta errepikatzen bada gurasoekin tutoria bat izango du egoera aldatzeko.Helburua bere portaera ona ez dela izan esateko eta hitz egiteko ohitura hori aldatzeko izango da.Pertsonaiak ikaslea, irakaslea eta gurasoak dira.

8-Jolas ordu baten ostean irakaslea klasean sartzen denean ikasleak  pilota batekin jokatzen daudela ikusten badu tutoria bat antolatuko du klase osoarekin egoera hori ez errepikatzeko asmoz.Helburua, ikasleak desberdindu behar dutela non jolastu behar duten. kasu honetan, pilota klasetik kanpo jolasteko da, ez klase barruan.Pertsonaiak klasekide guztiak eta irakaslea dira

9-Lehen hezkuntzako klase batean ikasle talde bat jarrera txarra aurkezten badu hainbat klaseetan eta abisatu ondoren jarrera ez bada aldatzen tutoria bat egingo du tutoreak berarekin eta gurasoekin ere.Helburua, berarekin hitz egiteko eta arazorik baldin badauka, esatea eta konpontzea. Baita ere esango zaio klasean portaera egokia izan behar duela. Pertsonaiak irakaslea, ikaslea eta gurasoak dira.

10. Lehen hezkuntzako klase batean ikasle talde bat behin baino gehiagotan klasetik kanporatzen badute tutoria bat edukiko du . Bertan, jokabideari buruz hitz egingo dute egoera berriro ere ez errepikatzeko. helburua, bere portaera aldatzea da. Pertsonaiak ikaslea eta irakaslea  dira.

11-Ikasle baten egoera akademikoa larria bada tutoria bat izango du gurasoekin batera. Bertan, aspektu ezberdinak jorratuko dira egoera alda dadin.Helburua, ikaslearen egoera akademikoa hobetzea da. Pertsonaiak ikaslea, irakaslea eta gurasoak dira

12-Emaitza akademiko onak izan dituen ikasle batek momentu jakin batean aldaketa bat izan badu eta egoera larritzen bada tutoria bat egitea lagungarria izango litzateke, egoera konpontzeko asmoz.Helburua ikaslea lehen zuen maila berreskuratzea da. Pertsonaiak ikaslea eta irakaslea dira.

11-Emaitza akademiko txarrak izan dituen ikasle batek tutoria bat izan eta gero jarrera eta emaitzak hobetzen baditu, beste tutoria bat izango du bide on onetatik jarrai dadin eta egindako lana eskertzeko.Helburua honetan ikaslea zoriontzeko izango da, eta horrela jarrraitzeko. Pertsonaiak ikaslea eta irakaslea dira.

12. Irakasle batek ikasle talde bat erretzen ikusten badu eskola barruan tutoria bat eukitzea egokia legoke egoera hori berriro ez errepikatzeko eta tabakoak duen kalteak jakinarzteko.Helburua kasu honetan erre behar dela ahal den lekuetan eta bestetik zergatik erretzenduten galdetu. Pertsonaiak ikasle taldea eta irakaslea

13- San Frantzisko Xabier jai egunean irakasleak ikasleak porroak erretzen aurkitzen baditu ikasleekin eta gurasoekin tutoria bat izango du egoera ez errepikatzeko, gurasoak ohartzeko eta drogak dituen kalteak jakinarazteko ere.Helburua ikasleak jakitea ezin direla porruak erre. Pertsonaiak ikasle taldea, irakaslea eta gurasoak

14- Ikastolako jai egunean irakasleak ikasle talde bat “litroak” egiten aurkitzen baditu tutoria bat antolatuko da ikasle irakasle eta gurasoen artean, egoera ez errepikatzeko, gurasoak ohartzeko eta drogak dituen kalteak jakinarazteko ere.Helburua haien portaera egokia ez dela esatea da. Pertsonaiak gurasoak irakasleak eta iaksleak dira

15-Irakasle batek bi ikasle eskola eremu barruan musukatzen aurkitzen baditu tutoria bat egingo du hauek biekin azaltzeko eskola esparrutik kanpo egiteko egin beharrekoa, baina eskola esparru barruan ez egiteko.

16- Irakasle batek ikasle talde bat eskola mugak pasatzen ikusten baditu tutoria bat plantatuko du azaltzeko mugak errespetatu behar direla eta edukitako jarrera egokia ez dela.Helburua ikasleak ikusi behar duela txarto egin duela. Pertsonaiak irakaslea eta ikaslea dira.

17-Irakasle batek ikaslea piper egin duela ohartzen bada tutoria bat prestatuko du egoera ez errepikatzeko eta beharreko falta jasotzeko.

18-Klase batean denbora konkretu batean estutze ugari desagertzen badira eta ikasleak kexatzen badira irakasleak tutoria bat antolatuko du klasearekin egoera lasaitu dadin.

19- Klase osoko mahaiak margotuak aurkitzen badituzte garbitzaileak, irakasleak tutoria bat antolatuko du errudunak aurkitzeko eta egoera berriro ere ez errepikatzeko.
 
20-Klase osoa behin eta berriro zaborrez beteta aurkitzen badu te garbitzaileek, irakasleak tutoria bat du errudunak aurkitzeko eta egoera berriro ere ez errepikatzeko.

21- Klase jakin bat nota eskasak aurkezten baditu eta irtenbide saila ikusten badu irakasleak, tutoria bat antolatuko du egoera hobetzeko eta emaitzak hobe daitezen.

22- Klase jakin bat irakasle berri batekiko jarrera txarra aurkezten badu eta arazoak baditu irakasleak klaseak aurrera eramateko, tutoreak tutoria bat antolatuko du egoera aldatzeko eta irakasleak merezi duen errespetua lortzeko.

23- Lagun talde konkretu bat nota eta jarrera txarrak aurkezten badituzte tutoreak tutoria bat antolatuko du egoera alda dadin eta emaitzak hobe daitezen, egoera ez bada egokitzen tutoreak gurasoak deituko ditu tutoretzara.

24- Ikasle bat klaseak oztopatzen baditu eta denbora oro berba egiten badago tutoria bat izango du jarrera egokitzeko eta klasea oztopatzeari usteko tutoretza bat planteatuko zaio.

25- Ikasle jakin bat beste ikaskide baten edo ikaskide talde batez kexatzen bada, hauen jarrerarekin klasean ezin direlako adi egon tutoria bat antolatuko da klase osoarekin arazoari irtenbidea aurkitzeko. 

26-Ikasleak jantokian daudela haien artean janaria botatzen hasten badira eta janaria airean platerran baino gehiago egonez gero tutoria bat egongo da irakasle eta tutore artean, egoera berriro ere ez errepikatzeko, akatsak azaltzeko eta merezitako zigorrak adierazteko ere.

27-Irakasleak ohartzen badira ikasle jakin bat jantokian ez duela ezertxo ere ez jaten, ikaslearekin eta gurasoekin tutoria bat izango dute gurasoak ohar daitezen ikasleak duen arazoa eta hau laguntzeko helburuarekin.

28-Jantokia garbitzeko orduan txandaka antolatuko da eta txanda hauek egiteko kurtso hasieran tutoria bat antolatuko da, arazoak egon ez daitezen.

29-Kurtso hasieran ikasle-irakasleak ezagutzeko egiten den tutoretza, bertan, kurtsoko helburuak eta nondik norakoak komentatzen dira .

30-Kurtso hasieran gurasoekin egiten den tutoretza, bertan, kurtsoko helburuak eta nondik norakoak komentatzen dira .

31- Klaseko ordezkaria hautatzeko egiten den tutoretza, bertan, tutorea eta klaseko ikaskide guztiek hartuko dute parte.

32-Kurtso erdialdean egiten den tutoretza, momentu arte jarritako helburuak bete diren ala ez komentatzeko eta bakoitzaren ibilbidea bideratzeko.

33-Kurtso amaieran egiten den tutoria, kurtsoko helburuak jorratu diren ala ez hautatzeko eta puntu gako zein positiboak ikusteko ere.

34-Ikasle batek arazo pertsonal bat izanez gero irakaslearekin tutoria eskatzeko gaitasuna du. Honela, arazoak ahalik eta gehien konpontzen saiatuko da irakaslea. 
 
35- Familia artean arazoak badaude edo gurasoak banatu berri badira, hauen, ikasle eta irakasle arteko tutoria egitea komeni da. Honela, ikasleak ahalik eta gehien lagunduko delako arazo hau ahasten.

36-Azterketetan irakasleak puntuatzeko eragatik ikasleak tutoria bat eskatu dezake. Bertan, ikuspuntu ezberdinak zabalduko dizkio irakasleari eta azkenean helburu batera iritziko dira.

37- Ikasle bat falta lebe eta falta larri ugari eskuratzen baditu tutoria bat izango du bere gurasoekin. Egoera aldatzeko  jarrera hobetu dadin gurasoak egongo dira tutoria horretan. 
38-Ikasle bat eskolatik kanporatu izango da, baino kanporatua izan baino lehen berarekin eta gurasoekin tutoretza bat izango du tutoreak. Bertan, kanporaketa honen zergatiak azalduko dizkio bai ikasle bai gurasoei.

TUTORETZA BATEN PLANTEAMENDUA: Tutoretza eta orientabideak

TUTORETZA BATEN PLANTEAMENDUA
Nota txarrak atera ondoren irakasleak erabakitzen du ikaslea eta bere gurasoekin biltzea egin dituen azterketak ez baitute egiatan berak ahal duena islatzen. Ikasgai gehienak ez ditu gainditu.
Ikaslea: ikasgai gehienetan aspertzen da ez baitu ikusten zentzurik klasean emandakoari eta gainera dio erabilgarria ez dela izango bere etorkizunari begira. Hasieran arreta jartzen hasi zen baina denborarekin ikusi du ezinezkoa dela. Gainera ondo eramaten ez dituen ikasgaiak alde batera uzten ditu.
Gurasoak: ikusten dute nola bere semeak ez duen gogorik klasera joateko ez baitu bere barneko interesik pizten. Etxean ez du denbora aprobetxatzen eta beti bideojokoetan aritzen da.
Irakaslea: ikaslearen barnean ikusten du gainditzeko gai dela baina ez duela benetako interesik ipintzen beti beste gauzetan ari delako. Hala ere, bere errua dela aitortzen du ez delako izan gai ikaslearen arreta jasotzeko.

Tutoretza bat egitea erabakitzen du irakasleak ikaslea eta bere gurasoekin biltzeko eta konponbide bat aurkitzeko dagoen arazoari. Hasieran aurkeztu egiten dira eta bakoitzak bere ikuspuntuak adierazten dituzte( goian aipatu dugun moduan).
Irakasleak galdetu egiten die gurasoei nolako jarrera duen ikaslea klasetik kanpo eta ea denbora asko ematen dion ikasketei, baina hauek diote ezetz asko kostatzen zaiela behartzea ikastera. Orduan irakasleak eskatzen die berarekin ikastera jartzeko eta ohitura moduan hartzeko ikasketa. Gurasoak baietz esaten dute, eta beraien partetik ez dela egongo inolako arazorik diote.
Orain ikasleaz arduratzen da eta ikasleak pentsatzen duena esaten du. Irakasleak azaltzen dio guztia etorkizunerako baliogarria dela eta ikastea beharrezkoa duela eta berak dakiela gai dela ikasteko eta baita nota oso onak ateratzeko. Irakaslea errefortzu moduko ariketak ematen dizkio lagungarri moduan eta astero birpasatzeko emandakoa. Gainera konturatzen da ikaslea beldur duela klasean dituen zalantzak galdetzera eta esaten dio inolako arazorik ez dagoela klase ostean zalantzak galdetzeko.
Azterketak begiratzen dituzte guztiok eta dituen akatsak arreta faltagatik direla esaten die irakasleak eta bakarrik dituen akats horietan kontu edo arreta handia jartzeko.
Tutoretza bukatzeko erabakitzen dute azterketak egin ondoren berriz elkartzeko eta ebaluatzeko alde positibo zein negatiboak. Gurasoak nahiko pozik ateratzen dira pentsatzen baitzuten errepikatuko zuela eta aukerarik ez zuela, baina konturatzen dira beraiek jarrera aldatu behar dutela semea hobetzeko.





viernes, 26 de noviembre de 2010

AURKEZPENA. Modulu lana

Irakasleen garapen pertsonala bukatuta, lan modularrari buruzko hainbat kontzeptu jorratuko ditugu. horretarako mapa kontseptual batez, kasuarekin erlazioa duen lege batez, 2 galderaz eta 3 ekarpenaz baliatu gara. Ikusiko duzuen moduan, kasuaren inguruko informazio zehatza izango duzue kontzeptu ezberdinak uler ditzazuen; eskola mistoa eta inklusiboa aztertu dugu eta horretaz gain hezkidetzari dagokion balorazioa egin dugu ere.

Espero dugu jarritako informazioa zein hausnarketak zerbaiterako balio izatea eta jakin ezazue hainbat gaiei buruzko informazio iturri ugari jarriko dugula gaian ahalik eta gehiago barneratzeko eta jakin ezazuen.

Bukatzeko, gurekin kontaktatu nahi baduzue hemen aurkituko gaituzue:
                         ikeraitoraitzol@gmail.com

jueves, 25 de noviembre de 2010

MAPA KONTZEPTUALA. Modulu lana

Hona hemen gai honi buruzko egin dugun mapa kontzeptuala.

1.GALDERA. Modulo lana

                           Zeintzuk dira euskal eskola inklusiboaren helburuak?

Geroz eta gaurkotasun handiagoa duten gaiak planteatzen ditu  eskola inklusiboak,
eskolan eta gizartean esku-hartzeko irizpideak egokitzea eskatzen dute, ikasle
guztientzat garapen pertsonal egokia eta eskola-arrakasta bermatuz. Halaber,
guztientzako eskolaren testuinguruan, era espezializatuan ekin behar zaie gai horiei,
banakako esku-hartze horren eta erreferentzia taldearen eta ikasketa gehienak garatzen diren eskola-komunitatearen parte izatearen arteko oreka eskuratzea xede izanez.
Azken finean, ikasle guztien ikaskuntza eta partaidetzarako dauden oztopoak alde batera uzteko baldintza egokienak sortzean datza.

Honekin batera, aurrean dituzue puntuka zehazturik zeintzuk diren 10 helburu horiek:

1. Pertsona bakoitzaren gaitasunen garapena eta ikasle guztien eskola arrakasta
ardatz izango dituen euskal hezkuntza-sistema bultzatzea.

2. Curriculumaren garapena eta zehazpena ikastetxe eta ikasgeletan ikasle
guztien gaitasunak sustatzean eta ikasle bakoitzaren eskola-arrakastan
oinarritzeko aukera eskaintzea.

3. Hezkuntza-prozesuan ematen diren trantsizio desberdinak, guztien
arrakastarako aukerak eskainiko dituen hezkuntza-ikuspuntu inklusibo eta
sozial batetik gara daitezen sustatzea.

4. Berrikuntza-proiektu globalak garatzea eskoletan, inklusio- eta arrakasta hezkuntzaren aldeko aldaketa-gune gisa.

5. Hezkuntza-sistemako maila desberdinen antolamendua sustatzea, laguntzak
artikulatuz, bere osotasunean, ikasleentzako inklusio- eta arrakasta sistemaren
eraikuntzarantz doan bidea egin dezan.

6. Familiak eta komunitateak hezkuntza inklusiboan parte har dezaten behartu
eta erraztu.

7. Berariazko laguntza-premiei erantzuteko esparruan, kalitatezko
hezkuntzaren zati gisa, ezagutza, ikerketa eta ebaluazio pedagogikoa eskura
dezaten sustatzea.

8. Irakasleen gaitasun profesionalak, prestakuntza eta garapen profesionala
aktibatzea, guztien arrakastara zuzenduriko eskola inklusiboaren
lehentasunen zerbitzura.
9. Politika eta praktika inklusiboen garapena kudeatzea.

10. Hezkuntza-premia berrietara egokituko diren baliabide egokiak eta horiek
hornitu, jarraitu eta artikulatzea euskal hezkuntza-sistemaren ikuspuntu
inklusibotik.